XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Sorterrian nahiz atzerrian esaterakoan
a) dela aberrian dela erbestean esan nahi du
b) jaioterrian nahiz auzategian esan nahi du
c) auzoan edo alboko herrian esan nahi du
d) bai jaioterrian bai eskualdean esan nahi du.

2. Ez du atarramendu onik aterako zera da testu honetan:
a) ez du iritzi onik aurkituko
b) ez du arrakasta handirik izango
c) ez du ezer lortuko
d) ez du gauza garbirik aterako.

3.a) Lehenbiziko bi Aita Sainduak aski ez zirelako hautatu omen zuten hirugarrena.

b) Lehenbiziko bi Aita Sainduek izenik ez zutelako hautatu omen zuten hirugarrena.

c) Hiru Aita Saindurekin topatu zirela, hirugarrena aukeratu zutelako.

d) Hiru Aita Sainduren beharrizana ukan zutela, lehengo biak aski ez zituztelako.

4. Batasuna dela ta, lekurik gehienetan
a) Ezinbesteko bereizketa larria dakar elebidunentzat.

b) Zatiketak gertatzen omen dira, batasun eredu garbirik ez dagoelako.

c) Gertaera mingarria ezezik zatiketarako bide suertatzen omen.

d) Mingarria eta mingotsa izan ezean aberatsa gerta dakiokeela herri bakoitzari.

5. Hizkuntza batua proposatzea, batu hori hedatzea eta berorren ofizialtasuna
a) Lehen bait lehen bete beharreko hiru pausu omen dira.

b) Legeztapenaren bitartez egiten dela usuenik.

c) hiru urrats desberdin omen dira.

d) Erdiestea erraza omen da, baina poliki egin beharrekoa.

6. Mitxelenaren ustez
a) Euskara batua dela ta, euskalkiek zerbait galduko dute beti derrigorrez.

b) Euskalkiek ez dute ezer galduko, euskara standarda bideratzen doan neurrian haiek ere sendotu egingo baitira.

c) Batez ere ama hizkuntza bizkaiera dutenek jasan beharko dute diferentziaketarik handiena.

d) Euskaldun batzuek besteek baino min handiago hartuko dute euskara batuarekin, ezinbestean.

7.a) Euskalkien etsai asko omen dago eta hauek suntsitzearren dabilela asko.

b) Ez da inor euskalkien etsai, ezta ere haiek suntsitu nahian dabilenik.